Aurrerantzean, museoko auditorioko hallean jarriko dute ikusgai. Koadroan hiriaren panoramika bat ikus daiteke eta Bilboko arkitekturaren mugarri garrantzitsuenak ageri dira: lehengoak, oraingoak eta etorkizunekoak. Batik bat, Nerbioi ibaiaren ertzetan eraikitakoak. Esate baterako, Guggenheim museoa edota Iberdrola dorrea.
Bilbo osoa
Azkunak esan du oso gustuko duela Jesus Mari Lazkano artista bergararraren margo lana; izan ere, Bilbo osoa zer den erakusten duelako, "artistaren ikuspuntutik". Azkunak esan du neurri handiko artelana dela eta Arte Ederren museoan egongo dela ondoen, "museo handia" delako.
"Sekulako kalitatea"
Arte Ederretako museoko zuzendari Javier Viarrek esan du oso pozik dagoela opariarekin, "sekulako kalitateko" artelana delako, ikonografia bakarra duelako, balio historiko handiko lana delako eta Bilbo berri bat erakusten duelako, "eraldatzen" doan hiria.
"Ohore handia"
Duela gutxi museoak Lazkanoren azken aldiko ibilbideari eskaini zion erakusketan ikusi ahal izan zen moduan, Lazkanoren figurazioak arkitekturak eta paisaiak islatzen ditu modu zehatzean egindako oinarri hiperrealistako konposizioetan, ia-ia argazkien erako errealitatea lortuz.
Margolari bergararrak esan du bere artelan hori Arte Ederren museoan egotea "ohorea handia" dela, garrantzi handiko erakustokia delako eta jende asko igaotzen delako bertatik.