Botoa postaz emateko epea hil honen 12an, hau da, bihar zoprtzi, eguenez, amaitzen da. Bergarako EAJk gogorarazo nahi die alderdikide eta boto emaile izan daitezkeenei, bulegoa irekita duela Bergarako batzokian. Hala, Udal eta Foru hauteskundeetan botoa postaz EAJri eman nahi dietenek, honako ordutegian aurkituko dute zabalik: goizez, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldez, 18:30etik 20:30era. Edozein zalantza argitu edo kontsulta egiteko, telefono honetara deitu behar da: 943 76 47 00.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.