Bilduren aldeko manifestaziora joateko autobusa irtengo da Bergaratik

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko maiatzaren 4a

18:30ean abiatuko da autobus geltokitik. Izena Bulen eta Arranon eman daiteke.

Bihar, eguena, Bilbon Bilduren alde antolatu duten manifestazio nazionalera joateko autobusa abiatuko da herritik. 18:30ean irtengo da, autobus geltokitik. Izena Bulen eta Arranon eman daiteke.

Manifestazioa bukatu eta gero itzuli egingo da auobusa. Hortaz, Tribunalaren sententzia ezagutu arte Moyua plazan egingo den eserialdian parte hartu nahi duenak autoan joan beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak