Ikastaro sorta zabala aurkeztu du Uned-Bergarak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko maiatzaren 4a

UNEDeko arduradunek aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita, espero dute aurtengoa ere halakoa izatea, eta honako alorretako 31 ikastaro diseinatu dituzte: Gizarte Zientziak eta Humanitateak, Linguistika eta Literatura, Hezkuntza eta Psikologia eta nobedadea den Zientzia eta Teknologia.

Uned-Bergarak nagusiki ekaineko bigarren hamabostaldian zehar egingo dituen iraupen laburreko ikastaroak antolatu ditu aurten ere. Udako Ikastaroen X. edizio honetan jorratuko dituzten gaiak Uned-eko berezko irakaslegoaren eskutik eskainiko dituzte, eta horrez gain, hainbat materien inguruko entitate edo erakundeetako aditu profesionalen laguntza ere izango dute.

Matrikula

Uda ikastaroetan izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da. Informazioa jaso edo matrikula egin nahi dutenek bide hauek dituzte: Uned-Bergararen egoitzara joan, 943 76 90 33 telefonora deituta edo info@bergara.uned.es mailera mezua bidalita edo www.uned.es/ca-bergara webgunera sartuta.


Deskontu bereziak egongo dira, gainera, Uned-en matrikulatutako ikasleentzat, Lanbiden izena emanda dutenentzat eta Kutxako bezeroentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak