Labana eskuetan zuela lapurtu du Bergarako denda batean

Mirian Biteri 2011ko mai. 2a, 10:23

Lapurretak egon dira ostera ere gurean. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, eguen arratsaldean, Bergarako Xamartin kirol dendan sartu zen. Burua estalita zeukan gizonezko batek laban batekin mehatxatu zuen dendaria, makinako dirua emateko aginduz. Han zeukan apurra eroanda alde egin zuen lapurrak. Iturri beretik esan dute egun eta ingurune berean, hiru autotan lapurtu zutela.

Bestalde, elkartasun proiektuetarako sinadurak batzen ari direla aitzakia bezala hartuta, dirua lapurtzen dabiltza azken hilabetean Arrasaten, Bergaran eta Oñatin.

Bergarako udaltzain buru Alfonso Alonsok azaldu du lapurrak etxeetara joaten direla esaten umeak adoptatzeko, herrialde txiroetan ikastetxeak eraikitzeko edo bestelako elkartasun proiektuak aurrera ateratzeko sinadurak batzen ari direla. Sinatu ostean, NAN zenbakia eskatzen dute; gehienek buruz badakite ere, banako batzuk daude karneta begiratu beharra izaten dutenak, bereziki pertsona nagusiak. Diru-zorroa ateratzean aprobetxatzen dute lapurtzeko.

Horren aurrean, Alfonsok gomendatu du horrelako kanpaina baten alde sinadura eskatzen joaten diren bakoitzean, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, kanpainaren egiazkotasuna konfirmatze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak