Bergarako Udal museorako lan taldeak Errege Seminarioan egindako ikerketa eta aurkikuntza ezagutzera eramateko, Museoko gida eta poster didaktikoa aurkeztu ditu. Errege Seminarioko bildumak 3.012 piezek osatzen dute eta bost atal desberdinetan banatzen da: fisika eta kimikako tresnak, zoologia historikoa, giza anatomiako modeloak, mineralogia eta paleontologia.
Bergarako Udaleko museorako taldeak 21. urte daramatza Errege Seminarioko pieza edo objektuak ikertzen eta urte hauetan, guztira, 2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du Udalak. Mikel Elkoroberezibar zinegotziaren esanetan, gidak eta posterrak urte hauetako guztietako lana ezagutarazteko baloko dute.
Euskal Herriko zientzia bildumarik zabalena
Udaleko ordezkariek eta museoko taldeak adierazi dutenez, Euskal Herriko zientzia bildumarik zaharrena eta zabalena da Bergaran dutena. Museko piezak errekuperatzeko piezak zaharberritu; sailkatu; eta Bergarara nola eta zergatik ekarri zituzten aztertu dute.
Argitaratutako gida eta posterra ezagutarazteko hurrengo ostiralean, maiatzaren 6an bildumako 30 piezarekin erakusketa egingo dute Aroztegi aretoan. Bergarako Errege Seminarioko gida didaktikoaren 1.000 kopia kaleratuko ditu Udalak eta kopiak Debagoieneko eskoletan eta Euskal Herriko museoetan zabalduko ditu. Herritarrek gidaren kopia bat nahi izanez gero, 2 euroren truke Aroztegin eskuratu ahal izango dute.
Orain, Bergarako Udalaren helburua da Errege Seminarioan sailkatutako 3.012 piezekin museoa egitea.