Lasterketa Euskal Herria torneoko bigarren hitzordua izan zen, 83 kilometroko proba Errenteria, Lezo eta Oiartzun inguruko errepideetan zehar. Txirrindulariek ez zuten aparteko mendaterik gainditu behar izan, baina ibilbide oso gorabeheratsua izan zuten, ihesaldietarako aproposa. Hala, probaren erdi-inguruan egin zen ihesaldi nagusia. Sei txirrindulari sartu ziren ihesaldian, eta tartean Sumofic-eko Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi zeuden. Ondoren, baina, tropeletik beste hiru lagunek salto egin zuten, ihesaldikoak harrapatuz, eta tartean zegoen Jokin Etxabe.
Eneko Lizarralde bakarrik helmugara
Helmugarako 20 kilometro falta zirela gertatu zen hori, bederatzi txirrindularik bat egin zuten. Hamabost kilometro faltan, baina, tropela iheslariak harrapatzeko zegoenean Eneko Lizarraldek eguneko erakustaldia hasi zuen. Erasoa jo eta bakarrik joan zen aurrera, pedal kolpe sendoa erakutsiz eta tropelari gero eta tarte haundiagoa ateraz. Bakarrik helmugaratu zen, 50 segundoko aldearekin.
Taldekako sailkapena:
1º SUMOFIC
2º CAJA RURAL
3º ALTA COCINA NAVARRA
11º ULMA
Debagoieneko txirrindularien sailkapena:
1º Eneko Lizarralde (Sumofic)
9º Hodei Orobengoa (Sumofic)
12º Mikel Aristi (Sumofic)
14º Jokin Etxabe (Sumoifc)
25º Aitor Umerez (Ulma)
28º Iñaki Mugarza (Ulma)
45º Iker Eskibel (Mugarri - Jay)
61º Beñat Etxabe (Sumofic)