Pol-Poleko urak herrira eramateko ur bide zaharretik txangoa egin dute

Ander Monedero 2011ko apirilaren 22a

Bergarako Udalak herriko interes ekologiko handiena duen eremuan zehar ibilbide bat egin nahi du eta, gaur, ibilbide honi buruz herritarren iritzia jasotzeko helburuarekin egin dute txangoa. Guztira 20 herritar animatu dira ibilbidea egitera.

Etorkizunean zabalduko duten mendi ibilbidea Irukurutzeta, Elosumendi, Loidi eta Pagola eremuetatik pasatzen da. Bergarako interes ekologiko handiena duen eremua da. Udalaren helburua da gune honetan biodibertsitatea mantentzea, ibilbidea leheneratzea eta hori ezagutzera ematea.  

1890eko ubidea

Bergarako Udalak 1890. urtean martxan jarri zuen Pol-Poleko urak herrira eramateko proiektua. Herritarrentzat ur edangarria eskuratzea eta argi indarra lotzea zen proiektuaren helburua. Ubide horrek 7 kilometroko luzera zuen eta 1902. urtean inauguratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak