Iaz, ohorezko gazte mailako liga txapelketak ez zuen atsedenik eduki Aste Santuan, eta Realak txapelketaren egitura goitik behera aldatu zuen –hiruko txapelketa egin zuten–. Aurten, baina, ez dute liga partidurik eta talde askoz gehiagok parte hartuko dute. Guztira, zortzi talde lehiatuko dira. Hain justu ere, Reala, Gipuzkoako konbinatua, Osasuna, Espanyol, Valentzia, Vila-real, Real Madril eta Senegalgo selekzioa lehiatuko dira egubakoitzetik astelehenera arte.
Jarraian dituzue partiduak:
Apirilaren 23an
11:30 Real Madril-Senegal / Hondarribian
16:00 Reala-Vila-real/ Oiartzunen
16:00 Gipuzkoa-Osasuna / Beasainen
17:30 Espanyol-Valentzia/ Beasainen
Apirilaren 24an
16:00 Real Madril-Vila-real/Hendaian
16:00 Reala-Senegal/Azkoitian
16:00 Gipuzkoa-Espanyol/Bergaran
17:30 Osasuna-Valentzia/Bergaran
Apirilaren 25ean
16:00 Espanyol-Osasuna/Zarautzen
17:30 Vila-real-Senegal/Zarautzen
16:00 Gipuzkoa-Valentzia/Azpeitian
17:30 Reala-Real Madril/Azpeitian
Apirilaren 26an
11:00 3. eta 4. postua/Zubietan
17:30 Finala/ Zubietan