Udaleku musikalak Bergaran

Edu Mendibil 2011ko apirilaren 19a

Bergarako Musika Eskolak antolatuta, udaleku musikalak izango dira ekainaren 27tik uztailaren 8ra.

Helburuak honako hauek dira: musikaren mundu zoragarria ezagutu, ulertu eta bizitzea; jolasen bidez musikaz disfrutatzea; eta giro ludiko eta goxo bat sortzea. Erritmoa, melodia, dantza, musika tresnen tailerra, antzerkia eta koreografia landuko dituen metodo dibertigarria landuko dute gaztetxoek. 1998tik 2006ra bitartean jaiotakoei zuzenduta daude eta adinaren arabera talde ezberdinak izango dira. Izenematea Bergarako Musika Eskolan egin daiteke. Argibideak 943 76 57 80 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak