Ospakizunetarako eguna izateaz gain, aldarrikapenetarako eguna ere bada, hegoaldean zein iparraldean. Debagoienean Aramaion bakarrik ospatu da orain arte eta azken urteotan, besteak beste, Lizartza, Oiartzun, Arbizu, Bermeo, Lekeitio, Maule, Alegian, Azpeitia edo Berak jaso dute UEMAren eguna. Iaz Mallabian ospatu zuten, ekainaren 12an, eta mahai-inguruak, hizkuntza eskubideen inguruko tailerrak, bazkari herrikoia edota dantzak eta jolasak prestatu zituzten antolatzaileek.
Udalerri euskaldunen mugimendua 1988an abiatu zuten, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen ekimenari erantzunez, hainbat udalek Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia onartu zutenean. Udalerrian euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak adostu zituzten.
Gipuzkoari dagokionez, 33 udalerri dira gaur UEMAren barruan. Debagoieneko kasuan, Antzuola, Elgeta eta Bergara eta Aramaio (Arabako herri bakarra hain zuzen). Euskal Herriko zazpi probintzietako udalerriak daude integratuta.
Udaleko euskara batzordea hasi da egitaraua prestatzen eta hain zuzen ere horren gaineko bilera egin zuten joan den astean udaletxean.