Dagoeneko zabaldu dute turismo bulegoa Aste Santuko oporraldiari begira eta ohiko erdiguneko bisita gidatuez gain, Pagola-Loidiko ubidearen xenda ezagutzeko ibilbidea eskainiko du berrikuntza moduan. Hilaren 22an, Egubakoitz Santua, izango da eta hitzordua Iturriberriko kantina aurrean egin dute, 11:15ean. Hala eta guztiz ere, turismo bulegoan izena ematea komenigarria dela aurreratu dute (943 77 91 28 eta turismo@bergara.net). Ibibldeak ordu eta erdi inguru iraingo du eta euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute.
@font-face { font-family: "Times New Roman"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"; }div.Section1 { page: Section1; }
Interes natural handia
Loidi-Pagola ingurua, Bergaran interes natural handiena duen eremuan dago. Intereseko habitatak eta animalia zein landare espezieak aurkitu dira bertan. Inguru horretan gainera, XIX. mendearen amaieran, Bergarako Udalak obra izugarria egin zuen, Pol-Pol ingurutik ura herrira ekartzeko. Ur bidearen aztarna ugari antzematen da oraindik gaur egun inguru haietan (ur bidearen plataforma, tunela…). Udalak zidor bat egiteko proiektua dauka, inguru horren balioak ezagutzera emateko. Mendi ibilaldi gidatuan zidorraren ibilbidea ezagutuko dugu eta bide batez, Pagola-Loidiko balioak, naturalak zein ubideari lotutakoak.
Mendi ibilaldia denez, oinetako egokiak eramatea gomendatu dute.