Martin Garitano bergararra, Bilduko zerrendaburu Batzar Nagusietarako

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko api. 18a, 21:15

Martin Garitano kazetari bergararra aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bilduko zerrendaburu. Egin eta Gara egunkarietako goi kargu izana, gaur egun Info7 irratian dihardu eta Gara-n ere idazten ditu kolaborazioak. Kazetari hastapenetan Loiola Irratian jardundakoa eta Goienako iritzi zutabegile ere izana. Bergararra, baina urteak daramatza Donostian bizitzen. 1963an jaioa.

Egin egunkariko erredaktore buru, hau itxi zutenean, eta Gara egunkaria argitaratu aurretik, Euskadi Información egunkariko zuzendari eta Gara egunkariko zuzendari ondoko ere bai, Mertxe Aizpuruarekin. Gara egunkariko sortzaile eta bultzagile nagusietakoa izan zen.

Donostian egindako aurkezpenean zera esan du Garitanok: "Gardentasuna derrigorrezko irakasgaia da Gipuzkoako Foru aldundian. Leihoak ireki behar dira".

Martin Garitano Donostialdeko barrutitik aurkezten du Bilduk.

Zerrendako debagoiendarrak

Bestela, Bilduren zerrendan Deba-Urola barrutitik doazen debagoiendarrak honako hauek dira:

3. Ander Rodriguez (Alternatiba)

4. Mikel Biain (Independentea)

5. Goizane Arana (Independentea)

6. Amaia Larrañaga (EA)

11. Lore Martinez (EA)

12. Joseba Ugalde (Alternatiba)

14. Manu Egaña (Alternatiba)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak