Auzolanartean 2011 programaren baitako azkeneko ekintza egin zuten aurreko astean Aranzadiko batxilergoko 90 gaztek bi talderan banatuta: taldeetako batek, San Martzialen, Mundua denon esku eta Festa denona artelanak sortu zituen –bi dantzari eta idi parea, gurdi eta guzti–. Beste taldeak bi mosaiko egin zituen goiko trenbidean: batean, natura eta euskara lotu zituzten aurpegi erraldoi baten; bestean, AHTri STOP lelopean mundua zanpatzen duen trena irudikatu zuten.