Saskibaloilari gaztetxoak, txapeldun

Edu Mendibil 2011ko apirilaren 18a

Bergara KEko infantil mailako saskibaloi taldeak 43-39 irabazi zion Añorgako Internacional taldeari, atzo Astigarragan jokatutako Gipuzkoako finalean. Harrobia sendotzeko lan aipagarria egiten dabil saskibaloi saila azken urteotan, eta lehen fruituak etorri dira.

Astigarragan jokatutako finalean emozioa ez zen falta izan eta azkenera arte sufritu behar izan zuten Bergaratik joandako zaleak, jokalarien gurasoak gehienak; amaieran, gaztetxo bergararrek lagun eta familiartekoekin ospatu zuten garaipena. Giro ederra izan zen partidu osoan zehar Añorgatik eta Bergaratik joandako zaleen artean.

Jolariak ez ezik, BKEko arduradunek Jose Ignacio Oirtzabal Txiki eta Mikel Garitano Kurri entrenatzaileak, Igor Zabala delegatua eta iazko denboraldian gaztetxoekin jardundako Jokin Perez eta Iñaki Olaetxea zoriondu nahi dituzte bereziki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak