Atzo, zapatua, 14:00etan gertatu zen istripua Sopuertan (Bizkaia), BI-3601 errepidean, Muñecas mendatera bidean.
Ertzaintzak dagoeneko ikerketa bat abiatu du ezbehar lazgarri hau eragin duten nondik norakoak argitzeko.
Audi A3 batek eta Suzuki markako moto batek aurrez aurre talka egin zuten eta motorzalea autoaren azpian harrapatuta geratu zen. Ertzaintzako patruilak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu ziren baina ezin izan zuten biktimaren bizia (35 urteko gizonezko bergararra) salbatzeko ezer egin. Hildakoa motoaren gidaria zen eta bakarrik zihoan.
Atzo, zapatua, 14:00etan gertatu zen istripua Sopuertan (Bizkaia), BI-3601 errepidean, Muñecas mendatera bidean.
Ertzaintzak dagoeneko ikerketa bat abiatu du ezbehar lazgarri hau eragin duten nondik norakoak argitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.