Udalak mahoi janzteko deiari kasu eginda, herritar batzuk ere bazebizten kolore hori soinean zutela. Horrelakoetan jan eta edanak ere arrakasta izaten dute; horren lekuko izan dira talo eta saiheski postuak, besteak beste.
Txorimalo eta esaldi lehiaketak
Urteroko txorimalo lehiaketako lanak ere ikusgai izan dira Ibargaran. Antolatzaileak pozik ziren lehiaketak izan duen parte-hartzearekin.
Hauek izan dira irabazleak, bi kategorietan:
12 urtetik gorakoak:
- Peña karabina
- Mizpirualde
- Txorimalota
12 urtetik beherakoak:
- Espazioko neskak
- Angiozarko eskola
- Tipirri Taparra tunba pan
Esaldi irabazlea, berriz, Mizpirualdekoena izan da: "Euskararen osasuna, paregabeko ondasuna".