Pazkoak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko apirilaren 15a

 Lehiaketan parte har dezake Bergaran erroldatutako edozein pertsonak eta lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 2a da.

Kartelek 24x34 zentimetroko nurria izango dute, eta formatu bertikala. Bestalde, paperean inprimatuta eta kartoizko euskarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, kartelaren kopia digitala cd informatiko baten ere aurkeztu beharko da.
Kartelaren teknikari dagokionez, librea izango da, baina ondorengo testua eroan beharko dute nahitaez: Pentekoste jaiak 2011, Bergara. 
Lehiaketara aurkeztutako lanak originalak izan beharko dira, eta beste lehiaketa baten inoiz saritu gabeak. Udalak plagioa egon delako zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plaglioaren egileari.
Irabazleak 600 euro eskuratuko ditu, baina saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaiak gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badu.

Lanak aurkezteko modua

Lanak aurkezteko orduan, kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean eta leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira.
Lanak aurkeztuko dira kultura etxean maiatzaren 2ko 13:00ak baino lehen. Bestalde, epaimahaiak hartutako erabakia aldaezina izango da. Saritutako lanaz Udala jabetuko da eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko... eskubidea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak