Xabalote. Horixe da gaztelekuak izango duen izena. Irudiari dagokionez, saguzarra izango da haren logoa. Biak ala biak, David Alcarraz 26 urteko bergararrak asmatu ditu eta bera izan da Udalak antoaltutako lehiaketako irabazlea.
Hain justu ere, herenegun jaso zuen saria, Netbook-a, Agurne Barruso alkatearen eskutik.