Eta boluntario moduan lan egiteko izena eman daitekeen moduan, egunean bertan zikloturista irteeran parte hartzeko ere zabalik dago izenemate epea. Izena emateko eta probaren gaineko informazio gehiago izateko jo www.biciprecisionigartua.com webgunera. Bestela, Bergarako bizikleta dendetan ere eman ahal da izena. Izena aurrez emanda, federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, eta ez federatuek 24 euro. Egunean bertan izena ematea, berriz, garestiagoa izango da, federatuek 20 euro, eta federatuta ez daudenek, berriz 29 euro.
Aurten zikloturismo martxetan aldaketa nabarmenak egongo dira: Ez dute inondik inora lasterketa izaera izango, ziklistak ez dira batera irtengo, eta proban zehar ez da tarte kronometraturik egongo.