Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren inguruko lehenengo plana onartu zuen iaz Bergarako Udalak, eta plan horren ardatzetako bat da bizitzaren maila guztietan bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna sustatzea, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartu ahal izateko.
Hori dela-eta, gaiaren inguruko hausnarketa sortu gura izan dute gaurko jardunaldiarekin. EHUko irakasle bat, Emakundeko kide bat, Deloitteko beste bat eta LAB sindikatuko ordezkari Mari Carmen Urteaga izan dira gaurko jardunaldian hizlari.