Infantil mailako saskibaloi taldeak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Astigarragan

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 15a

Domeka eguerdian (12:15) jokatuko dute Oiartzabalen eta Garitanoren gaztetxoek infantil mailako txapelketako finala. Finalerdia Añorgako Interren kontra jokatu zuten, eta emozio handiko norgehiagoka izan zen (38-32).

Hala, Bergarako klubean orain dela hiru urte hasi zuten proiektua –harrobia behar den moduan lantzea– hasi da fruituak ematen. Bestalde, talde nagusiak kategoriaz igotzeko borrokan dihardu oraindik. Urbinaren mutilek gaur, egubakoitza, jokatuko dute (20:15) Zumarragan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak