Bi txandatan banatuko dituzte jarduerak: lehenbizikoa ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. Udalak jakitera eman duenez, taldea aurrera ateratzeko parte hartzaile kopuru minimo bat egon beharko da.
Izenematea zapatura arte, apirilaren 16ra arte dago zabalik. Argibide guztiak Agorrosin Kirol Gunean edo 943 77 70 95 telefono zenbakian dituzue eskuragarri.