Eguenean irekiko dute haur liburutegi berritua

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko apirilaren 12a

Kultura etxeko lehen solairura jaitsi dute. Amaia Arriaran ipuin kontalariaren saioarekin inauguratuko dute

Eguenean estreinatuko dute haur liburutegi berritua, dagoeneko azkeneko atontze lanetan dihardute. Kultura etxeko lehen solairutik behe solairura jaitsi dute, erakusketa aretoa zegoen lekura eta eguenetik aurrera egongo da erabilgarri.

Bi gune izango ditu: bata, 0-6 urtekoendako eta bestea, 6-12 urtekoendako. Eguenean Amaia Arriaran ipuin kontalariak egingo duen emanaldi bikoitzarekin inauguratuko dute. Lehen saioa 17:30ean egingo du eta bigarrena, 18:00etan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak