Antza denez, saihesbidetik dator ura Agorrosineraino eta gauzak horrela atzera belarra ereingo dute datozen egunotan. Udaleko brigadako langileak eta Antzibar enpresak dihardute lanean Agorrosinen azken asteotan.
Berdegunea jaso ondoren, lur berria eta area gehiago bota dute azken egunotan kanpoko igerilekuaren ondoko zelaian, eta belarra ereitea baino ez da falta. Udaleko iturrien arabera, kanpoko igerilekuko berdegunea udako denboraldiaren hasierarako gertu egongo da.
Hain zuzen ere, udako denboraldia ekainaren 15ean zabaltzea aurreikusten dute. Irailaren 11ra arte iraungo du aurtengo kanpainak.