- Ibargarai kalean ganaduaren erakusketa egingo da eta horregatik kale hori trafikoari guztiz itxita egongo da, lurazpiko aparkaleku publikoko sarreratik Miguel Altuna institutoraino. Kanpotik datorren trafikoa Ibargarai 11ko palmerako biribilgunean moztuko da eta beste aldeko trafikoa Zurradero kaletik aterako da.
- PESAko autobusak ez dira herri barrutik ibiliko, beraz, Ibargarai 7 eta Oxirondoko geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira. San Lorentzoko geltokia Mutualiaren aurrean egingo da.
- Herri barruko garraio publikoa (urbanoa) palmerako biribilguneraino helduko da, bertan buelta hartu eta bariantetik joango da Matxiategi aldera. Beste aldeko ibilbidea Zurradero kaletik egingo da.
- Merkatu txikia Katabian egingo da, Santa Marinako elizaren ondoan.
- Aparkaleku bereziak antolatuko dira Martinez de Irala eta San Martin ikastetxeetako jolas patioetan.
- Horrekin guztiarekin, eskatzen dute egun horretan ahal den neurrian autorik ez erabiltzea erdigunean ibiltzeko eta ibilbide nagusi bezala bariantea eta Zubieta-Masterreka pasabidea erabiltze.