Zapatuan, Bergarako eta Joakin Maya Iruñako musika eskolak kontzertua eskaini zuten Bergaran. Goizean Santa Marina elizan entseatu zuten eta ondoren Bergara ezagutzeko bisita gidatu egin zuten elkarrekin. Lasai Toki elkartean bazkaldu zuten Bergarako eta Iruñako musikariek. Arratsaldeko 17:30ean Santa Marina Elizan talde biek kontzertua eskain zuten. Orkestrako kideekin batera Iruñako jende asko etorri zen Bergarara. Denak oso pozik geratu ziren egindako harrerarekin eta eskainitako kontzertuarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.