Bilduk egoitza zabaldu du Bergaran

Ander Monedero 2011ko apirilaren 9a

Atzo arratsaldean egin zuten inagurazio ekitaldia. Bertan, Bilduk Bergararako duen proiektua azaldu eta lunch-a egin zuten bertara gerturatutakoekin.

Bildu koalizioaren egoitza Barrenkalean dago eta Biltoki da bere izena. Bertan, nahi duten herritarrek koalizioa Udal hauteskudetarako prestatzen ari den programari buruzko informazioa ezagutzeko aukera izango dute. Bilduk Bergarako herriari proposatzen dizkienen artean daude, besteak beste, herri euskalduna lortzeko lan egitea, euskal kulturaz gozatzea, ama lurraren aurkako erasoei aurre egitea, langileen eskubideak defendatzea eta gizon eta emakumeen aukera berdintasuna lortzea.

Posta bidezko botoa

Bestalde, astelehenenik aurrera, bulego horretan korreo bidezko bozka egiteko aukera izango da. Goizez, 10:30etik 12:30era bitartean eta arratsaldean 18:00etatik 20:00 etara bitartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak