Domekan, zine-kluba eta solasaldia Bergarako gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko apirilaren 7a

Domekan, 18:00etan, 'Comprar, tirar, comprar' filma eskainiko dute gaztetxeko zineklubean. Cosima Dannoritze zuzendariaren lana da, 2010ean ekoiztua. Filmak gaur egungo gizarte eredua aztertuko du eta hainbat galdera landuko ditu: tresna elektronikoek iraungitze data jakina dute? Bizitza erabilgarri mugatuarekin ekoizten dira produktuak? Horiek dira galderak, besteak beste. Filmaren ondoren 'La historia de las cosas' film laburra eskainiko dute eta ondoren mahai-ingurua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak