Musika moderno lehiaketa jokatuko dute domekan Bergarako musika eskolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko apirilaren 7a

Musika eskolak antolatuta III. musika moderno lehiaketa jokatuko dute  domekan Zabalotegi aretoan. 11:00etan hasiko dute ekitaldia eta 20:00ak arte iraungo du.

Azkenaldian musika eskoletan gero eta eskaera gehiago dituzte instrumentu berriak irakasteko. Bergaran orain dela bost urte hasi ziren gitarra elektrikoa, baxua eta beste irakasten. Hala, pop, rock eta blues estiloetako hainbat talde sortu dira musika eskoletan. Hori ikusita erabaki zuten horrelako ekitaldia antolatzea. 

10 taldek izena eman dute

Domekako saioan Gipuzkoako hainbat herritako taldeek parte hartuko dute. Guztira 10 taldek izena eman dute, tartean bi talde bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak