Lana eta bizitza pertsonala zela kontziliatu aztertuko dute

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko apirilaren 5a

Horretarako, jardunaldiak antolatu ditu Udalak. Apirilaren 14etan izango dira, 10:00etan hasi eta 13:30ak arte, osoko bilkuren aretoan.

Udalak lana eta bizitza pertsonala kontziliatzeari buruzko jardunaldia antolatu du apirilaren 14rako. Jardunaldia, batez ere, herriko eta eskualdeko lan munduko eragileei zuzenduta dago: enpresei, sindikatuei…, baina irekia dago interesa duen edonorentzat.

Iaz, Udalak Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren inguruko lehenengo Plana onartu zuen. Plan horren ardatzetako bat da bizitzaren maila guztietan bateragarritasun eta  erantzukidetasuna sustatzea, bizitza-maila guztiak (hau da, bizitza pertsonala, familia eta lana) uztartu ahal izateko. Hori dela eta, jardunaldi honetan, gaiaren inguruko hausnarketa ahalbidetu nahi dute: Posible da kontziliazioa?, Nola?, Zeintzuk dira arazoak eta irtenbideak? 

Lau hitzaldik osatzen dute egitaraua:


- 10:15-11:00, Modelo horario laboral. Una rara avis en el ambito europeo, Nerea Martiartu Deloitteko gerentea.

- 11:00-11:40: Kontziliazioa, arazoak eta irtenbideak, Mª Carmen Ugarte, LAB emakukeak-Gipuzkoako ordezkariak.

- 12:00-12:40: Resistencia y cambios en los hombres ante los ciudadanos y conciliacion en el mundo de la empresa, Josetxu Riviere, Emakundeko Gizonduz programako idazkaritzako ordezkaria.

- 12:40-13:30: Kontziliazioa asmakizun bezala: zer erakusten du ezkutatu bezain beste?, Jone Miren Hernandez, EHUko Gizarte Antropologiako irakaslea.

Parte hartu nahi dutenek deitu egin beharko dute, apirilaren 12a baino lehen (14:00ak arte) telefono honetara: 943779126. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak