Pentekoste txirrindularitza sarian Euskadiko txapelketa izango da jokoan

Edu Mendibil 2011ko apirilaren 4a

Lokatza Ziklismo Eskolako lagunek ez dute atsedenik. Gorlako igoera atzean lagata, dagoeneko hasi dira hurrengo txirrindularitza hitzorduak gertatzen. Aurten erronka handia daukate esku artean: datorren ekainaren 4an, Euskadiko erlojuz kontrako txapelketa jokatuko da Bergaran.

Gazte, elite eta 23 urtetik azpiko mailetako txirrindulariak izango dira lehian. Dagoeneko Lokatzakoek prestatu dute ibilbidea, 8,9 kilometrokoa. Gazte mailakoek bi bira eman beharko dizkiote zirkuituari eta elite eta 23 urtetik azpikoek, hiru. Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako espezialistarik onenak izango dira irteeran. Hain zuzen ere probintzia mailako lau txirrindulari onenek hartuko dute parte. Elite mailan, 12 txirrindulari lehiatuko dira, hiru probintzia bakoitzeko.

Pentekoste saria, Euskadiko txapelketa

Pentekoste saria Pazkoen aurreko asteburura aurreratu dute baita. Horrela, ekainaren 5ean, goizez jokatuko da eta are eta interes gehiago emateko Euskadiko txapelketa erabakiko da. 140 kilometroko ibilbidea izango dute amateur mailako tropeleko txirrindulariek.

Pazkoetan, San Antonio saria

Pazkoetan ere ez du txirrindularitzak huts egingo. Hain zuzen ere, ekainaren 11n San Antonioko ohiko proba jokatuko da eta kadete mailako Euskadiko txapelketa erabakiko da egun horretan Bergaran.
Lokatzako kideak, esan bezala, hasi dira prestaketa lanetan eta jende askoren laguntza beharrezkoa izango dela aurreratu dute. Interesatuek Lokatzako kideengana jo dezakete, edo bestela 619 73 95 07 (Mikel Larrañaga) zenbakira deitu.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak