Umeendako olinpiadak Jardunen eskutik

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko apirilaren 4a

Lehen Hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailako ikasleendako dira eta maiatzeko zapatuetan jokatuko dira.

Zabalik dago Jardunek urtero antolatzen dituen haurrendako –LHko 4., 5., eta 6. mailako ikasleendako– olinpiadetan izena emateko epea. Hamaikagarren olinpiadak jokatuko dira aurten eta maiatzeko zapatuetan izango dira norgehiagokak, 16:00etan hasita. Hain zuzen ere, zapatu bakoitzeko talde bakoitzak puntuazio bat lortuko du eta froga guztiak amaitutakoan puntuazio altuena lortu duen taldeak irteera bat jasoko du sari gisa –oraindik zehaztu gabe daukate.

Honako egitaraua egingo dute: maiatzaren 7an Herri Kirolak egingo dituzte, Munibe Plazan; maiatzaren 14an, Igerilekuko frogak egingo dituzte, Agorrosinen; maiatzaren 21ean, bolo-toka eta igelera jardungo dute, San Joxepen; eta maiatzaren 28an, Muniben sormen jolas bat egingo dute.

Izen ematea zabalik dago maiatzaren 4ra arte Jardunen bulegoan eta 943 76 36 61 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak