Beti-Bustikoak Espainiako Kopan izan dira

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 5a

Fragan (Huesca) egin dute asteburuan Espainiako Koparako bigarren proba puntuagarria, eta parte hartu zuten 251 piraguisten artean Beti Bustik zortzi ordezkari izan zituen. Zapatuan, Hernanin izango dute Gipuzkoako txapelketarako proba puntuagarria

Zapatuan, Kuxi Gallastegi beterano mailan, eta Josu Mentxaka seniorretan, sailkapenetik kanpo geratu ziren. Domekan, berriz, finalerdietara sailkatzeko lehenengo txandan Antxon Etxabek (senior), Iñaki Usabiagak (gazte) eta Jokin Labaienek (kadete) agur esan zioten txapelketari.

Bigarren txandan, finalistek zeukatena eman zuten. Aritz Gimbert bederatzigarren sailkatu zen, Patxi Ugalde bosgarren sailkatu zen –epaileak hartutako erabaki txar baten ondorioz bi segundoko zigorra jaso zuen, podiumera igotzeko aukerak galduaz. Eta, kadete mailan Beñat Lizarraldek jaitsiera ona egin eta podiumera igo zen, zilarrezko domina irabazita.

Beti-Bustikoendako hurrengo hitzordua oraingo zapatuan izango da, Hernanin izango dute-eta Gipuzkoako txapelketarako proba baliagarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak