Aviles-Bergara: pintura-elkartrukea

Edu Mendibil 2011ko apirilaren 5a

Beart herriko artisten elkartearen eskutik, Avileseko margolari talde batek erakusketa zabalduko du egubakoitzean, apirilaren 8an, Aroztegi aretoan. Beart herriko artisten elkartearen eskutik, Avileseko margolari talde batek erakusketa zabalduko du egubakoitzean, apirilaren 8an, Aroztegi aretoan

Asturiasetik hamar lagun etorriko dira haien lanak erakustera: Amado Gonzalez, Guillermo Fernandez, Rafa Dueñas, Maria Isabel Mendez, Marta Sabin, Margarita Garcia, Miren Manterola, Bernabe Fernandez, Juan Luis Riestra eta Roberto Iglesias. Erakusketa egubakoitz arratsaldean, 18:30ean, zabalduko dute eta maiatzaren 1era arte izango da zabalik, ohiko ordutegian.

Elkartrukea

Martin Garmendia Bearteko kidea izan da, haren lagun baten bitartez, Avileseko margolariekin harremanetan jarri dena. Hurrengo hilabeteetan Bearteko kideak Avilesera joango dira. Data oraindik ez dute zehaztu eta hango erakusketan parte hartuko dutenen izenak ere ez. Dena dela, Arte eta Ofizioen eskola ofiziala dago Avilesen eta hantxe erakutsiko dute euren lana artista bergararrek. Riki Azkargorta Bearteko kideak esandakoaren arabera, elkarteko kideekin harremanetan jarriko dira, Avilesera joateko interesa izan dezaketenak zeintzuk diren jakiteko.

Italian 1992an

Bergarako margolariek egindako azken elkartrukea aspaldikoa da, 1992koa hain zuzen ere. Urte horretan, udan, artean Beart elkartea sortu gabe zegoela, Bergarako 29 pintorek Italiara, Ortonovora bidaia egin zuten. Ortonovokoen, italiarren erakusketa Errotalde jauregian egin zen orduan. Gaur egun Beart elkarteak 65 bazkide inguru ditu eta Bingen De Pedro margolari ezaguna da presidentea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak