Joseba Irazoki maisuak eman zion gauari hasiera. Publikoa oso gaztea zen eta askok ez zuten ezagutzen. Estralurtarra balitza begiratzen zionik ere bazen. Baina Irazokiren originaltasunak eta handitasunak guztiz poltsikoratu zuen ikusle gaztea. Sei sokako gitarra lehenengo, eta ondoren, hamabikoaz, bertsio deigarriak egin zituen. Gaztetxea dantzan jarri zuen Lady Gagaren Bad Romance edota The Beatles-en Norwegian Wood ezagunaz. 30 minutuko zuzenekoan, bere abestiren bat entzuteko aukera izan zen.
Bizardunakekin egindako birako azken zuzenekoa egin zuen Irazokik zapatuan. Espero moduan, gaztetxea jendez lepo bete zen talde nafarren En Zugzwang lan berria entzuteko. Euskal folk erradikal estiloko abestiek letra landuak eta sakonak dituzte. Jarraitzaileen zoramena ekarri zutenak, betiko abesti ezagunak: Yo luche edo Nazi de fresa modukoak. Baina ikuslea ikasiz doa ere disko berriko abestiak; hortxe dugu Eguzkiaren atzekaldea kantua esaterako. Aipatu ere, Artola min hartuta dagoela eta ez zela zuzenekoan egon. Baina, zaleendako mezua utzi zuten: "uste baino lehenago itzuliko da taula gainera".
Dj Festa
Pop, rock punk, soul edo funky estiloko betiko abestiak entzuteko aukera izan zen Elvis-Caino dj-aren eskutik. “Jendearei erraz iristen zaizkion kantuak jartzea gustatzen zaizkit: Joy Divisionen Love will tear us apart edo Beatlesenak adibidez".