30. minutuan egin zuen lehenengo gola Real Unionek; hegaletik hasitako jokaldian, hain zuzen. Bigarren zatian hainbat aldaketa egin zituen Bergarak; hala, lehenengo 20 minututan joko ona egin zuten bergararrek eta irundarrek ez zuten arriskurik sortu.
Partidua bigarren golak erabaki zuen
Bigarren gola Bergararren atezainaren huts baten ondoren etorri zen; hala, partidua erabakita geratu zen. Hirugarren eta azken gola denboraz kanpo egin zuten irundarrek baloi luze bat aprobetxatuta.
Maiztegi gustura zegoen jokalarien jarrerarekin eta baita egindako jokoarekin ere.