Espainiako bandera jarri dute Bergarako epaitegian

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko apirilaren 1a

Espainiako banderaz gain, Europakoa, Gipuzkoakoa eta ikurrina ere jarri zuten atzo arratsaldean Bergarako epaitegian, auzitegi gorenak hala erabakita.

Herritarren erreakzioak:

Auzitegi Gorenak hala erabakita, eraikin publikoetan Espainiako bandera jarri beharko da. Eta dagoeneko jarri dute Bergarako epaitegian.

Herritarren iritziak

Herritarren iritzia jakin nahian, bertara gerturatu gara ea zer iruditu zaien galdetzera; orokorrean gaizki ikusten dute Espainiako bandera bertan jartzea, hala ere, beste batzuk diote onartu beharreko kontua dela.

Gehienak, baina, esan digute "lotsagarria" dela eta behintzat Espainiakoa "soberan" dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak