Bergarako Udal Musika Bandak, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean, ondoko piezak eskainiko ditu domekan, hilaren 3an, Udal Pilotalekuan: Oilagorra (Glez. Chirlaque), Russlan and Ludmilla (Glinka), Out of Africa (Barry), Tribute to Nino Rota eta Ross Roy (J. de Haan konposatzailearen lana). 12:00etan izango da emanaldia.
Orfeoiaren emanaldia Mariaren Lagundian izango da, 19:00etan. Vivaldi eta Mozart: musika barrokoa eta klasikoa ezagutzen izenburupean, bi konpositoreen zenbait lanekin osatu dute egitaraua. Mozarten Laudate Dominum eta Regina Coeli KV 127 eskainiko dituzte eta kontzertuko bigarren zatian Verdiren Gloria pieza ezaguna. Aitor Biainek jardungo du zuzendari lanetan, Nere Ibarra, Ainara Uribesalgo eta Maite Usabiaga izango dira bakarlariak eta Eli Mendiarazek lagunduko die pianoarekin. Bergarako Orfeoiko kideek musika zale guztiak gonbidatu nahi dituzte domekako kontzertura. Sarrera doanekoa izango da.