Seminarioko hauteslekua frontoira eramango dute

Edu Mendibil 2011ko martxoaren 31

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetako nobedadeetako bat zera izan da: urtetan erabili izan den Seminarioko hauteslekuaren ordez, Udal Pilotalekua erabiliko dela. Hain zuzen ere, 5.774 herritarrek izango dute Udal Pilotalekuan botoa emateko aukera.

Mugikortasun arazoak dituztenendako igogailua jarriko dute datozen asteotan Udal Pilotalekuan. Udaleko brigadak prestatu du dagoeneko igogailuarendako egitura eta igogailua jartzea baino ez da falta. Ibargarai aldetik izango da sarrera. Igogailuaren jartzea Orona enpresari adjudikatu zion Udalak, 21.353 euroko aurrekontuarekin.

Udaleko brigada joan den abuztuan hasi zen Udal Pilotalekuan lanean. Aipatutako egituraz egiteaz gain, arrapala egin dute igogailuan ondoan, harmailen goialdetik kantxaraino datorrena.

Errolda ikusgai

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan ez ezik, bestelako ikuskizunetan ere erabili ahal izango da igogailua aurrerantzean. Hauteskundeekin lotuta, errolda apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da ikusgai udaletxean, 7:30etik 13:30era. Esan bezala, Seminarioan 5.774 lagunek izango dute botoa emateko aukera; Matxiategin 2.627 herritarrek; Osintxun 432; Martokon 1.934; eta Ibarran 882 lagun dira botoa eskubidearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak