Maialen Marauri bergararrak irabazi du Goiaz! logotipo lehiaketa

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko martxoaren 30a

Debagoieneko Lanbide Heziketako azokako logotipo lehiaketan, eskualdeko ikasleek parte hartu ahal izan zuten. Lau lan heldu ziren finalera. Martxoaren 24 eta 25ean ikusi eta aukeratu ahal izan zuten azoka bisitatu zutenek eta Maialen Maraurirena aukeratu zuten. Aurrerantzean, horixe izango da Goiaz!-en irudia.

Maialen Marauri Aranzadi ikastolako batxilergoko lehen mailako ikaslea da. Sari bezala jaso du 250 euroko opari txartela, Debagoieneko elkartekide diren saltokiren batean trukatzeko.

Horretaz gain, 30 euroko beste 3 sari zozketatu ziren bozketan parte hartu zutenen artean eta sarituak izan ziren Miren Bengoa, Lorea Franco eta Karmel Uribarren.

Bestalde, Oñatiko Zuazola-Larraña institutuak ere Arrikrutz kobetarako sarrerak zozketatu zituen eta sarituak izan ziren honako hauek: Asel Arzamendi (Arrasate), 3 sarrera, eta Yolanda Campoy (Eskoriatza), 2 sarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak