Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak salgai egubakoitzetik aurrera

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko martxoaren 30a

Egubakoitzean jarriko dituzte saltzen, 16 eurotan; 12 euro, 12 urtetik beherakoen kasuan.

Egubakoitzean salgai jarriko dituzte Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak. Salgai jarriko dituzte honako lekuetan: Deportivon, Bulen, Frontoiko tabernan eta Euxebion. Bazkaria apirilaren 16an, Erramu Zapatua, izango da, Udal Pilotalekuan, 14:30ean.
Menuari dagokionez, sarrerakoak, tripotxak, bildotsa entsaladarekin, postrea eta kafea izango da eta prezioa, berriz, 16 euro –12 euro 12 urtetik beherakoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak