Odol ateratzea gaur Seminarioan

Edu Mendibil 2011ko martxoaren 30a

Urteko egutegiarekin jarraituz, Bergarako Odol Emaileen Elkarteak odol ateratzea deitu du gaurko, martxoaren 30erako. Azken hilabeteotan dei berezia egin diete gazteei odola eman dezaten.

 Odol emaile fidelei eustearekin batera, horixe da Bergarako Odol Emaileen erronka: gazte gehiago hurbiltzea elkartera. Elkartetik emandako datuen arabera, iaz, batez beste, 52 emate egin ziren odol ateratze bakoitzean. Datuok oinarri hartuta, Gipuzkoako herri nagusietako bat da Bergara odol emate kopuruari erreparatuta.

Odolaren kasuan inoiz da nahikoa, beharra handia dagoelako eta iazko datuak hobetzeko itxaropena azaldu dute elkarteko arduradunek. Aste Santua hurbiltzen dela eta, odol emaile guztiei gogorarazten diete data hauetan guztien laguntza beharrekoa dela. Gizonezkoen kasuan, lau odol emate egin ditzakete urtean, emakumezkoak baino odol emate bat gehiago hain zuzen ere. Bergarako Odol Emaileek hamabostean behin egiten dituzte odol ateraldiak. Hurrengoak, apirilaren 13an eta 27an izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak