HHI-EPA berriro Irizarren, atzotik

Edu Mendibil 2011ko martxoaren 29a

Irizar jauregia badoa poliki-poliki bizia hartzen. Udal Euskaltegia izan zen lehena eraikin berritura joaten, martxoaren hasieran, eta atzotik Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI-EPA) ikasle eta irakasleak daude han.

Azken hilabeteak Martokon eman dituzte HHIko langile eta ikasleek. Irizarrera bueltan, bost gela izango dituzte ikasleei zuzenduta eta, horrez gain, beste gela bat azken solairuan, informatika irakasteko. Gaur egun 300 ikasle inguru ari dira Bergara HHI zentroan. Besteak beste,  lehenbiziko mailan alfabetatzea eta gaztelania eskolak etorkinendako eskaintzen dituzte; bigarren mailan, kultura orokorra (geografia, historia eta beste); DBHko titulazioa eta unibertsitaterako sarrera ere bai; eta, horrez gain, esan bezala informatika, ingelesa eta frantsesa ikasteko aukera dago.

17 irakaslek eta orientatzaile batek dihardute Bergarako zentroan. Osintxu auzoan, berriz, dozena bat lagun ari dira aurtengo ikasturtean, hango liburutgian. Matrikulazioa etengabekoa da eta informazioa 943 76 44 52 jaso dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak