Joserra Uriarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, minbizia pairatzen duten pertsonei, beren familiei eta hurbilenekoei laguntza sozioasistentziala eskaintzea helburu duena.
Telefonoko euro bat
Aranzadi ikastolak sakelako telefonoak batuko ditu eta jasotzen duten telefono bakoitzeko euro bat eskuratuko du fundazioak.
Hortaz, etxean funtzionatzen ez duen telefonoak dutenei, eskatu nahi diete eroatea Aranzadi ikastolara. Modu horretan, lortuko dute kirolari famatuen egutegi bat. Bestetik, funtzionatzen ez duen eta etxean traban duten telefonoa birziklatzea. Eta, azkenik, minbizia duten pertsonei laguntzea. Telefonoak, Aranzadi ikastolako idazkaritzan entregatu behar dira.