Seminarioko elizan egindako indusketa arkeologikoaren gaineko dvd-a prest dago. Ikus-entzunezko horrek indusketa bat zer den azaltzen du eta baita Seminarioko indusketaren ekarpenak zein izan diren azaldu ere.
Eguenean, hilaren 31n, aurkeztuko dute, 19:00etan osoko bilkuren aretoan eta ekitaldian egongo dira Mikel Elkoroberezibar, Kultura Ondare batzordeburua; Jesus Perez Centeno, indusketako arduraduna; Xabier Alberdi, indusketa gizarteratzearen arduraduna; eta Pelayo Eizagirre, dvd-aren egilea. Era berean, herritar guztiak gonbidatuta daude.
Andres de Madariaga
Andres de Madariaga izan zen Seminarioko eliza finantzatu zuen pertsona. Hain justu, haren mausoleo aparta ere induskatu zuten eta haren gorpurik han aurkitu ez arren, bertako zein Ameriketako artxiboetan egindako ikerketa lanak emaitza oparo eta harrigarriak eman ditu.
Bada, Andres de Madariagaren bizitza ezagutzera emateko, hitzaldia egingo du haren bizitza aztertu duen Carlos Riloba historiagileak. Andres de Madariaga, XVII. Mendeko nazioarteko politikan protagonista izeneko hitzaldia egingo du, apirilaren 6an, eguaztena, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan.