Irati Anda eskalatzailearen diaporama bihar kultura etxean

Edu Mendibil 2011ko mar. 29a, 11:35

Jardun elkarteak antolatuta, Irati Anda eskalatzaileak Hamarkada bat harkaitz artean izenburuko diapositiba emanaldia egingo du bihar, eguaztena, kultura etxean, 19:00etan. Azken asteotan ETB-2ko El conquistador del fin de mundo realityan ikusi dugu Anda.

Irati Anda (Gasteiz, 1982) oso gazte hasi zen eskalatzen, eta hastapenetik gaur egunera arte eskaladak izan duen bilakaeraz jardungo du biharko saioan. Jardun euskara elkarteak inguruko herrietako mendizaleak gonbidatu nahi ditu Bergarako emanaldira burbiltzeko.

Eskaladan lorpen handiak egindakoa da mendizale gasteiztarra, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak. 2007an egin zuen denboraldirik onenetakoa: Munduko Kopan bosgarren sailkatu zen, eta harkaitzean 8-C bidea kateatu zuen Baltzolan, emakume eskalatzaile onenetako bat izatera iritsiz.

Horrez gain, oso ezaguna egin da aspaldian ETB-2ko El conquistador del fin de mundo saioan parte hartzeagatik. Taldeetako baten kapitaina izan dugu mendizale gasteiztarra, aurreko domekako emanaldian lehiaketa uztea erabaki zuen arte. Patagoniako konturen bat edo beste ere azalduko du bihar ziurrenik. Hitzordua, esan bezala, arratsaldeko zazpietan Bergarako kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak