Gorlako aberastasuna ezagutzeko egun paregabea

Mirian Biteri 2011ko martxoaren 27a

Lokatza, Pol Pol, Mendia Bizirik eta Udalak antolatuta, Gorla Eguna egin dute gaur goizean. Aisialdia, natura eta kirola uztartu dituzte horretan.

Goizean goiz hasi dira ekimenak,09:00etan Bergarako pilotalekutik irtendako mendi txangoarekin; 11:30ean heldu zda taldea Gorlara. Horrek mendian gora egiten zuen bitartean, umeek ingurune horretako txoko ezkutuak ezagutzeko orientazio jolasa izan dute.

Ubide zaharra

Horretaz aparte, Itsumendiko magal batean pagoak landatu dituzte, eta interpretazio-txangoa ere egin dute. Pagolako ubidea bisitatu dute, ingurune horretako aberastasuna ezagutuz. Bestalde, eguerdi aldera, 350 txorizo pintxo eta salda banatu dituzte Gorlan elkartu direnen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak