Kamioi batek sua hartu du AP-1 errepidean, Bergaran

Arritxu Barruso 2011ko martxoaren 24a

17:10 inguruan kamioi batek matxura izan du AP-1 autobidean, Bergaran, Burgosko noranzkoan. Matxuraren ondorioz kamioiak su hartu du eta autobidearen bi noranzkoak itxita egon dira minutu batzuetan. Suhiltzaileak bertaratu eta sua itzali ostean, momentu hauetan, zabalik dago erabat Eibarko noranzkoa eta Gasteizkoa noranzkoan, berriz, ezkerreko erreia bakarrik dago zabalik. Auto ilarak apurka-apurka hasi dira arintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak