Flamenko-rock musikaz gozatzeko aukera egongo da bihar Tartufo aretoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 25a

Calaña talde nafarrak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Tartufon. Gurean hain ezaguna ez den musika estiloa ekarriko dute, flamenko-rocka. Musika bizia eta erritmo handikoa izango da eskainiko dutena, flamenkoa gustuko dutenendako oso egokia.

'A cal y canto'

Muxik diskoetxearekin atera berri dute A cal y canto euren bigarren lana Calaña taldekoek. Flamenkoa eta rocka dituzte oinarri; baina blues, folk eta latin ukituak dituzten abestiak ere sortzen dituzte.
Me tiren los perros da disko berriko lehenengo singlea. Esan behar da adituek kritika oso onak egin dizkiotela lan berriari; batez ere, gitarra doinuak nabarmendu dituzte disko berri horretako abestietan.

2002ko taldea

Domingo Calzado da taldeko burua. 2002an estreinatu zuen taldea, Iruñeko Gaiarre antzokian. Ordutik hona ikasi egin dute eta hazi egin dira Calaña taldeko kideak.
Calaña lehenengo lanarekin 70 kontzertu baino gehiago eskaini zituzten Euskal Herrian eta Espainian.
Kontzertua Tartufo aretoan izango da, bihar, zapatua, 23:00etan. Sarrera 12 euro kostatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak